Orriaren goiko aldea
Kategoriak:
2026/9/23

SEINek Gefepro erosi du, industria-horniduran hazteko estrategia indartuz

Laneko jantzietan eta babes-ekipamenduetan duen espezializazioa sendotuko du SEINek. Gefeproren bezeroek, berriz, ohiko lantaldearekin jarraituko dute lanean, eta SEINen produktu eta zerbitzu guztiak izango dituzte eskura.

SEIN – Industria Hornidurak enpresak Gefepro erosi du. Laneko jantzietan eta babes-ekipamenduetan espezializatutako enpresa da Gefepro, eta 35 urte baino gehiagoko ibilbidea du. Erosketa honekin, beste urrats bat egin du SEINek bere hazkunde-estrategian, ezagutza teknikoa indartzeko eta industriari eskaintzen dizkion produktuak eta zerbitzuak zabaltzeko.

Katalogoa handitzeaz harago doa erabakia. Gefeproko lantaldea SEINera batuko da, eta, harekin batera, urteetan bezeroei aholku ematen eta haien beharrei erantzuten pilatutako esperientzia. Horrela, laneko jantzien, norbera babesteko ekipamenduen eta segurtasun-oinetakoen arloak indartuko ditu SEINek.
Esperientzia duen lantaldea, baliabide gehiagorekin
Hainbat sektoretako enpresekin elkarlanean egin du bere ibilbidea Gefeprok; Uvesco da, besteak beste, haren bezeroetako bat. Urte horietan guztietan, bezeroen beharrak gertutik ezagutu ditu lantaldeak, eta behar bakoitzerako produktu egokiak aukeratzen lagundu die. Ezagutza hori eta bezeroekiko harreman estua dira SEINera ekarriko dituen indargune nagusiak.

2027ko urtarrilaren 1ean SEINera batzea aurreikusi da Gefeproko lantaldea. Aurrerantzean, SEINen merkataritza-, logistika- eta zerbitzu-baliabideak izango ditu eskura. Horri esker, bere espezialitateko aholkularitza eskaintzen jarraitzeaz gain, bezeroen hornidura-behar gehiagori erantzun ahal izango dio.
Bezeroentzat, eskaintza zabalagoa eta arreta espezializatua
SEINen bezeroek aukera gehiago izango dituzte laneko jantzietan eta babes-ekipamenduetan. Gainera, arlo horietan aditua den lantalde baten laguntza izango dute, beren jarduerari eta lanpostu bakoitzaren beharrei ondoen egokitzen zaizkien produktuak hautatzeko.

Gefeproren bezeroek orain arteko lantaldearekin jarraituko dute lanean: haien enpresa eta beharrak ezagutzen dituzten pertsonekin, alegia. Beraz, ohiko arreta hurbilari eutsiko zaio, SEINen baliabide eta zerbitzuen laguntzaz.

Horrez gain, SEINen katalogo osoa izango dute eskura. Laneko jantziez eta babes-ekipamenduez gain, industria-hornidurako beste produktu eta zerbitzu batzuk ere hornitzaile berari eskatu ahal izango dizkiote, erosketen kudeaketa errazteko.

Gefeproren erosketak SEINen hazteko modua erakusten du: eskaintza zabaltzearekin batera, pertsonak eta ezagutza espezializatua batzea. Horrela, produktu-aukera zabala, aholkularitza teknikoa eta gertuko arreta uztartzen jarraituko du, industriaren beharrei erantzuteko.