Ezagutu gaitzazu

Kalitate Politika

 

SEINek ongi daki bere bezeroen behar eta gogoak betetzea oso garrantzitsua dela, bultzatzen gaituen propietatearen atsegintasun-maila lortzeko helburuarekin bat, gure produktu eta zerbitzuen kalitatea oinarri dela eta bezeroek gure talde osoaren ahaleginaren berri izanik. Helburu hori lortzeko, enpresak ente bakar bat bailitzan aritu behar du, ongi  engranatuta, behar bezala koalifikatutako eta motibatutako langileekin.

Kalitatearen fidagarritasuna lortzeko estrategia bat garatu ahal izan dadin, ondorengo Kalitate Estrategia eratu da:

  1. BEZEROA da gure enpresaren oinarrizko elementua eta gure izatearen arrazoia. Beraz, horien beharrak eta iritziak jakitea funtsezko da guretzat, horren ondorioz bakarrik bete ahal izango baitugu haren gogoa.

  2. Gure enpresak duen aktiborik baliotsuena bertan lanean ari diren LANGILEAK dira. Horregatik, arduradun bakoitzaren zeregina da bere ardurapeko langileei ematea bere lana garatzeko behar duen heziketa, bai eta lan horri eragiten dioten emaitzen gaineko informazioa ere, eta lanean izan beharreko segurtasun baldintza egokiak bermatzea.

  3. ETENGABEKO HOBEKUNTZA, arlo guztietan, da lan munduan irauteko berme bakarra. Gure helburua akatsak murriztea da, akats horien sorreran dauden arrazoiak kenduz, aurre hartzeko jarduerak ezarrita gure jardunean. Hori lortzeko, Kalitatearen gaur eguneko kontzeptuak txertatuko dizkiogu gure kudeaketa guztiari. Gure helburua Zero Akats izatea da eta baliorik ez dakarten jarduera guztiak deuseztea.

  4. GURE HORNITZAILEEK laguntza ezin hobea eskaintzen digute bezeroen beharrak betetzeko orduan. Haien lankidetza ezinbesteko da gaur eguneko eta etorkizuneko merkatuetan arrakasta izateko. Horregatik, gure jarrerak beti zintzotasun eta garbitasun osokoa izan behar du haiekiko.

  5. Erakundearen lan-jokamolde egokietan jarraikortasuna izateko, SEIN TALDEAk Kalitatearen Kudeaketarako Sistema dokumentatu eta eguneratua du, egin behar diren jarduera guztiak, antolaketaren funtsezko euskarri direnak, behar den zehaztasun guztiz zehazten dituena.

 

Gauzak egiteko politika honen helburuak lortzeko, gure Kalitatearen Kudeaketarako Sisteman zehaztutako kontzeptu guztiak beteko direla hitz ematen du SEINek eta ahal den neurrian, horiek lortzeko behar diren baliabide eta bitartekoak jarriko dituela.

 


ISO 9001:2015 Ziurtagiria Gaztelania/Euskera

LEGEZKO OHARRAKONTAKTUA

CASEUSK